IRRATIA

SarraBete | SarraBete

Pandemia garaian sortutako egitasmoa da SarraBete. Gasteizen sortu zuten taldea Pablo Bueno eta Gorka Bravo musikariek, eta Leire Etxezarreta arrasatearra batu zitzaien gero. Zarrabetearen doinuak berreskuratzeko asmoz plazaratu dute haien lehen lana.

SarraBete

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Proiektuari izena ematen dion musika tresna dago haiek egiten dutenaren erdigunean, eta haren inguruan ardazten dira kantuak. Zarrabetearen doinuak berreskuratzeko asmoz plazaratu dute haien lehen lana.

SarraBeteren lanean, kantu tradizionalak eta kantu orijinalak tartekatuta aurkituko ditugu, baita instrumentalak eta letradunak ere. Autoekoizpena izan da taldearen diskoa, etxekoa, kide guztien artean mimatutako 8 kantuz osatua.

SarraBetea ardatz, kantu tradizionalak nahiz beste eremu batzuetatik datozenak folk estilo propioz jantzi ditu hirukoak. Ezohikoa da haien diskoa, eta gauza berriak eskainiko dizkio entzuleari, taldeko Leire Etxezarretak aitortu digunez.