Udaberria badator eta kantuetan nola eragiten duen kontatu digu Marina Landak
Martxoaren 21ean sartuko gara ofizialki 2021eko udaberrian. Musikaren historian askotan jorratu den gaia eta batzuetan topikoz beteta egon daitekeela ere pentsa genezake, baina ez beti, eta hori erakutsi digu aste honetan Marina Landak MusikHarian.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
100 urte bete dira Michel Labeguerie jaio zenetik eta hark ere abestu zuen «Primaderako Liliak» kantua, gerora Benito Lertxundik bere egin eta moldatu zuena. Sakabi eta Egañazpiren «Udaberrian» ere Euskal Herriko hainbat txokotan dantzatutako trikiti-pieza izan da. Baina bestelako doinuak ekarri dizkigu Marina Landak bere tartera. Euskal Herrikoak, zein kanpokoak, alaiak edo goibelagoak, eta horretarako propio zerrenda hau osatu du:
– Anari - Udaberriko eguzki
– Clio - Printemps
– The Beatles - Here comes the sun
– Los delinqüentes - La primavera trompetera
– Kuraia - Udaberri azidoa
– Zea Mays - Negua joan da ta