IRRATIA

Tabuak askatuz, emakumeen gozamenari buruzko kantuak protagonista Marina Landaren tartean

Martxoaren 8a pasa berritan, emakumeen aldeko aldarri bat ekarri digu Marina Landa ikerlariak aste honetako bere tartera. Izan ere, oinarrizko eskubideak aldarrikatzen direnean, gozamena askotan bazterrean geratzen dela dirudi. Kantuen bidez egindako aldarriak entzun ditugu Landarekin.

Emakumeen aldeko eskubideen borrokan erreferente da La Basu. (Jon URBE I FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Ustez geroz eta irekiagoak garen gizarte batean bizi gara, baina oraindik ere badira hainbat gai tabu moduan hartzen direnak. Horien artean, ezbairik gabe, sexuarena. Modu inplizituan mila eratara kontatu dizkigute kantuetan halako kontuak, baina esplizituan gutxi eta gozatzen duena emakumea bada, are gutxiago. Martxoaren 8a pasa berri den honetan, gai horri heldu dio Marina Landa ikerlari donostiarrak.

Hartara, garai desberdinetan eta estilo anitzetan egin diren kantu zerrenda bat osatu digu Landak:

– Cindy Lauper - Girls just wanna have fun

– Kai Nakai - Kolpe

– Pink - Fingers

– La Basu - Piztu nire sua

– Las Vulpes - Me gusta ser una zorra

– Lily Allen - Smile