IRRATIA

Zuhaitz Gurrutxaga: «Bakarrizketak hain pertsonalak direnean, erantzukizun maila oso altua da»

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


19 urterekin lehen mailako taldearekin debutatzeko aukera izan zuen Zuhaitz Gurrutxagak. Urtetan futboleko talde ezberdinetan aritu arren, 32 urterekin futbola utzi zuen. Ordurako kultura munduan sartzen hasia zen pixkanaka. Txikitan trikitixa ikasten hasi eta oholtzara igotzea gustuko ez izan arren, futbolean gero eta gutxiago jokatzen ari zenean, pua hartu eta gitarra ikasteari ekin zion. Horrela, 90eko hamarkadako springter baten izena zuen Van Popel taldea sortu eta 2010ean bere lehen kontzertua eskaini zuen. 

Musika ez zuen berehalakoan alde batera utzi, eta horrela telebistan egindako lan batzuetan ere musika aldamenean izan du, hots 'Tumatxak' saioan. Saio horrez gain, beste hainbatetan ere aritu da aurkezle lanetan: 'Hizkamizka', edota azken urteetako 'Herri txiki, infernu handi' saioan eta asko izaten gara urte berria berarekin hasten dugunak.

Lan hauez gain bakarrizketetan guztiz murgildu da eta horrela sortu zuen Euskal Herri osoan zehar biran ibili zen 'Futbolisto baten konfidentziak' ikuskizuna. Honen ondoren etorri da 'Futbolistok', azkenaldian txoko ezberdinetan zehar aurkezten ari dena. Bertan lehen mailan futbolari izanda bizitakoa kontatuko digu; lehen mailako futbol talde baten aldagela bateko atea irekiko digu, eta baita bere barneko atea ere. 

Lan umoretsu eta pertsonal honen inguruan aritu gara gaurkoan Bigarren Kafean.