Ondra, Haxotz, Ezpalak eta Konpost taldeak martxoko 'Beste Bat' saioetan
Martxoan ere 'Beste Bat' saioek ez dute hutsik eginen. Banda hilabetea izango da: Ondra, Haxotz, Ezpalak eta Konpost arituko dira astelehenetik ostegunera Naiz Irratiako bazkalosteak girotzen.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Martxoan lau banda arituko dira Naiz Irratiko 'Beste Bat' saioak egiten. Ondra donostiarrak, Haxotx bilbotarrak, Konpost Gasteiztarrak eta Ezpalak Zestoarrak. Ohiko ordutegia mantenduko dute 'Beste Bat' saioek, astelehenetik ostegunera, arratsaldeko hiruretan egingo dute musikariek kantu hautaketa.
Ondra talde donostiarraren esku geratuko dira 'Beste Bat' saioak martxoko astelehenetan. Estilo desberdinen nahasketa eta energia gosea daude Ondra taldearen jatorrian, hala kontatu zigun Peru Arregik Musika Pilulak podcastean. 'Su itzaletan' dute aurkezpen lana, taldearen bi urteko ibilbidean ondutako kantuak biltzen dituena. Garairik errazena ez da izan hau grabatzeko, baina hor ere izan du talde donostiarrak zer ikasi.
Gasteizko Konpost taldeak paratuko dio ginda asteari. Ostegun gasteiztarrak izango ditugu martxoan. Taldea dela hiru urte sortu bazen ere kaleratzear dago haien lehen diskoa, martxoaren 13an egingo dute 'Erraia'-ren aurkezpena Jimmi Jazz aretoan. Oraingoz kantu aurrerapen bat kaleratu dute: 'Emak Bakia'.