Ibil Bedi: «Kantuek leuntasun eta gordintasun puntu bat dute; kontrastea da diskoaren gakoa»
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Bigarren Kafea
'Beltxarga Beltza' diskoa publikatu berri du Ibil Bedi taldeak. Nafarroakoen bigarren lan luzea da eta zinez interesgarria da Amets Arangurenek, Eder Escalerak, Javier Larrañetak Ibai Osinagak eta Areta Senosiainek ondu duten lana.
Ez da erraza egiten duten musika definitzea. Funtsean pop-a da, baina elementu asko ditu baitan eta musika-tresna asko erabiltzen dituzte: biolinak, saxofoia, pianoa, gitarrak...
Tresna horiek guztiak hartu, eta Bigarren Kafearen estudiora etorri dira abestera.