IRRATIA

Reggae Fever x 50

Reggae Fever 50

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Otsailari agur esan ahal izateko, saio berezi bat prestatzen saiatu gara eta ehuneko-ehunean lortu dugulakoan gaude gainera. Behin baino gehiagotan esan izan dugu musikari jamaikarrek egundoko abilezia zutela kantuak moldatu ahal izateko, beraz horren harira, 'Jatorrizkoa eta Moldaketa' izeneko atal berria aurkeztu dugu 50.atalean.

Ostegun honetakoari dagokionez beraz monografiko bat izan dela esan genezake, jatorrizko kantuak entzuteaz gain moldaketei ere merezi duten tartea eskaini baitiegu. Hori guztia baina, ez dugu edozein modutara egin nahi izan eta berezitasun handietako bat, entzundako lanak soinu banda kategoriakoak direla esan genezake. Telesailetako zein filmetako soinu bandak alegia.

Urteko bigarren hilabetearen azken asteari dagokion saioa oraindik ez baldin baduzu entzun, edo berriro entzun nahi baldin baduzu eroso eserita jarri, mugikorra zein argia itzalita utzi eta zure reggae sukar on honi goraino igotzeko prozesuan sartu beharko zinateke. Palomitak ere prest al dituzu?