Jonatan Garcia [Tubacex]: «Protesta baketsua zen, baina modu bortitzean sartu da Ertzaintza»
Ertzaintzaren kargak, zaurituak eta atxilotuak ere izan dira astearte goiz honetan Tubacex lantegian. Performance itxurako ekimena ziren egitekoak Amurrio eta Laudioko langileak kaleratzekoak dituzte 150 langileren defentsan, baina Ertzaintza gogor oldartu zaiela kontatu du Jonatan Garcia langileak
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Zuzendaritzako autobusa Tubacex enpresara sartu berritan hitz egin du Jonatan Garcia langileak Naiz Irratiarekin. Buzo gorriak soinean hartuta, eserialdia egin dute goizean goizetik enpresaren aurrealdean, kaleratzeen aurka. Ertzaintza agertu da, ordea, eta «giro baketsuan» burutzekoa zen protesta eten egin da. Kargak, zaurituak eta atxilotuak ere izan direla baieztatu du Garciak.
Amurrio eta Laudioko lantegietako beharginak ez ezik, Aiaraldeako dozenaka bizilagun ere batu dira protestara, eta alde horretatik, esker hitzak izan ditu Garciak haiekiko. Aurrera daramaten borrokan «babestuta» sentitzen direla esan du.
Bilera egitekoak dira Zuzendaritzarekin gaur goizean, baina Garciak aurreratu du ez dutela batzar horretatik gehiegi espero.