Bilynch | Casablanca
Bilynch 2x2 | Casablanca (Michael Curtiz, 1942)
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Naiz Irratia
'Casablanca' film klasikoa da hilabete honetan Bilynch saioan aukeratutako filma. Bigarren Mundu Gerran estreinatu zen Michael Curtizek zuzendutako drama/maitasun film hau (1942) eta Humphrey Bogart, Ingrid Bergman eta Paul Henreid dira filmeko protragonistak. Afrikako Casablancan dago kokatuta filma, zehazki Ricks Cafen.
Mikel Zumetak, Beñat Iturriotzek, Oskarbi Seinek eta Maite Bidartek gustora hartuko lukete kopatxoa Ricks-enean, eta handik saioa egin esmoking eta guzti, noski, nahiz eta Seinen iritziz kopak txikiegiak diren. Kopa txikiak? Hori ez da problema bilintxtarrentzat: «txikismoa» ren aldekoak dira, beti.