Iñaki Iriarte: «Umoreak ez du mugarik, eta ez luke eduki behar»
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Bigarren Kafea
Iñaki Iriarte Valentin barre-eragilea da. 2010. urtean bere lana utzi zuen eta umorea bere bizitzaren protagonista bilakatu zen. Orain, gidoilaria da ETB1eko 'Barre librea' saioan.
Umoreak mugarik ba al du? Iraingarria bada, umorea da? Euskal Herrian komedia egiteko azpiegitura dago? Publikoak beti du arrazoia? Galdera horiek erantzutera etorri da Bigarren Kafearen estudiora.