'Babesleak', kontzientzia kolektiboa ehuntzeko ipuinak
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
'Pro-tejiéndonos' emakumeen proiektu kolektibo bat da; Abya Yalako (Erdialdeko Amerika) lurraldeetan, natura eta bizimodua babesteagatik kriminalizazio eta jazarpena jasaten duten emakume indigenen eta euskal emakumeen istoriak ehuntzen joan den adiskidetasun eta miresmen sarea da.
Proiektua indartzeko, 'Babesleak' izeneko ipuin bilduma argitaratuko dute crow-founding edo mikro-mezenazgoaz arduratzen den VERKAMI plataformaren bitartez.
'Valientas' da bildumako lehen ipuina, euren bizitzak, autonomia eta eskubideak defendatzen dituzten eta mundu bizigarriago batekin amets egiten duten emakume garaikideen kolektiboen borrokak eta ekimenak erakutsi eta ikustarazi nahi duena.
Lorea Undagoitia itzultzaileak hori guztia kontatu digu Bigarren Kafean.