IRRATIA

Erika Olaizola: «Txikitatik sentitu dut konexioa sormenarekin»

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Erika Olaizola aktore eta sortzailea da. Telebistan 'Goenkale' telesailean ikusi dugu urtetan eta baita 'Kale edo bale' saioan ere. Zineman ere aktore gisa aritu da: Roberto Gastonen zuzendaritzapean 'Los tontos y los estúpidos' pelikulan eta Koldo Almandoz zuzendari zuela 'Oreina' lanean. Sortzaile-zuzendari gisa 'Zuloak' laburmetraia burutu zuen 2016an Amancay Gaztañagarekin batera. 

Orain antzerkigintzan guztiz murgildua dabil, ibilbide oparoa izan duelarik 'Zutani', 'Lur' edo 'Panpina' bezalako lanekin.

Aste honetan Xanti Rodriguez azpeitiarraren zuzendaritzapean aritu da, eta asteari amaiera emateko, bihar 'Lur' ikusteko aukera izango dugu Getxon. Baina tartetxo bat aurkitu du Bigarren Kafearen estudiora gerturatzeko.