Urte berri, kantu berri
Bi astean behin ‘Badok’ tartea izaten dugu MusikHaria saioan Jon Eskisabelen eskutik. Urte berriarekin batera azken berrikuntzak ekarri dizkigu Eskisabelek, Gabonetan ateratzen den musika asko oharkabean pasatzen denaren aitzakian.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Urtea bukatzear zela hainbat artistek azken unean gehitu zituzten beren lanak 2020ko uztara. Haietako batzuk, ordea, nahikoa isilpean pasa ziren eta ‘Badok’ tartean tokia egin die Jon Eskisabelek.
Euskal musikaren uzta berriaren zati edo aurrekoaren azken aleak dira? Bakoitzak bere modura ulertuko ditu, baina gurean entzun dira. Hauek izan baitira proposamenak:
– TOC - Anegauta
– Danajan - Satan Txiki
– Chill Mafia X Tatxers - Zure kebapa