Zientzialariek ere ez dute ulertzen LABIa zertan oinarritzen den neurri batzuk hartzeko
LABIren aholku batzordeak astelehen honetan iragarritako neurriak aurreko aldietan iragarritakoen antzekoak dira Izortze Santin eta Koldo Gartziaren arabera. Biekin aztertu dugu gaur egungo egoera, eta biek adierazi dute ez dutela ulertzen Lakuak zertan oinarrituta hartzen dituen neurriak.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Naiz Irratia
Diote herritarrak ere konturatu direla neurri batzuen eraginkortasun faltaz eta hori arriskutsua dela uste dute, era horretan, herritarrek jaramonik ez egitea lortzen delako eta horrek ondorio larriak ekar ditzakeelako. Txertaketa kanpainan ere, Lakuak abiadura onean doala esan arren, adituek uste dute motelegi ari dela aurrera egiten.