IRRATIA

Leire Bilbao: «Mundua aldatzeko, jaiotzeko modua aldatu behar da»

'Etxeko urak' poesia liburua aurkeztu digu Leire Bilbaok kultur tartean. Amatasunetik, haur bat erditzearekin batera erditzen ditugun galdera eta zalantzak izan ditu oinarri idazle ondarrutarrak bere lan berrian.

Leire Bilbao

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Leire Bilbaok dio leku batetik idatzi duela 'Etxeko urak' poesia liburua. Leku hori amatasuna da. Baina idazle ondarrutarrak marrazten digun amatasunaren marrazkia, paisaia idilikoetatik urruntzen da, lautadak baditu bai, baina baita malda gogorrak ere.

Ondarroako esaera da «Horrek etxeko urak ditu!», adierazteko norbaitek etxetik edaten duela. Hortik hartu du Leire Bilbaok bere lanaren izenburua.  Lau ataletan banatu du liburua: urak bota, listua, marea eta harraska izen eman dio atal bakoitzari. Lehenengoan erditzeaz dihardu, bigarrena amatasunarekin batera darabilen hizkuntza berriaz, hirugarrenak beste amenganako begirada bat dakar eta azkeneak, egunerokotasunari buruzko hausnarketak.

'...mundua aldatzeko/jaiotzeko modua aldatu behar da.' dio Leire Bilbaoren poema batek. Hortaz, jaiotzeko modutik zer aldatu beharko genukeen galdetu diogu, eta indarkeria obstetrikoaz hitz egin digu besteak beste.