IRRATIA

Doinu nafarrak urteko azken ‘Zarata’ tartean

‘Santaspascuas’ eta ‘Anaim Club Fest’ zikloak izango dira datozen asteetan Iruñean eta guk gure jaialdi propioa osatu dugu aste honetan Iker Bárbarak egiten duen ‘Zarata’ tartean.

Sodade hiruko leitzarrak izen bera daraman lehendabiziko lana kaleratu du 2020an.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Aurreko asteetan ere Nafarroako harribitxi ugari aurkeztu dizkigu Iker Bárbara kazetariak. Izan ere berak zuzentzen duen MondoSonororen ‘Zarata’ aldizkarian, Nafarroako hainbat berrikuntza jasotzen ditu. Hartara, aste honetan, ustekabean, bertako lau erreferentzia ekarri dizkigu. Estilo anitzetakoak.

Gainera, Gabonen inguruan bi jaialdi izaten dira Iruñean eta egun seinalatuak dira bertako musikazaleentzat. Hona hemen Bárbarak aukeratu dituenak:

– Sodade - Kristalaren atzean

– Kabbalah - Ceibas

– Piedra - Horizonte de sucesos

– Iseo & Dodosound - Atrapada