IRRATIA

Maddi Goikoetxea: «Gorputzak esaten dizkigu buruak esaten ez dizkigun hainbat gauza»

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Maddi Goikoetxea donostiarrak ikasketa ugari egin ditu. Gizarte Antropologiako ikasketak egin zituen eta gerora Antzerki-Fisikoaren inguruko formakuntza burutu zuen Buenos Aireseko “Cabuia” eskolan, Jaques Lecoq-en pedagogian oinarritutakoa. Orain, Arte Terapiako posgrado bat bukatu berri du Mexiko Hirian: “Counselling y Regulación Emocional a través del Arte Terapia” deiturikoa.

Hala ere, mundu intelektual eta arrazionala baino, gehiago interesatzen zaio intuizioa eta emozien mundura barneratzea. Horregatik, Arte-Terapia eta Antzerki-Fisikoa ustartuaz “Barrutik kanpora” eta “Kanpotik barrura” bidaiatzeko gonbidapena egin digu gaur Bigarren Kafean.