IRRATIA

Xabier Aldalur [Dendartean]: «Neurri lojikoa eta egokia da ostalaritza zabaltzea»

LABI aholku batzordeak neurriak malgutu eta ostalaritza sektorea irekitzea hartutako erabakiaren ostean, sektorea asebete ote duen zalantza zegoen. Hausnarketa sakonagoen zain, lehen kolpean positiboki baloratu dituzte neurriak Dendartean Gipuzkoako Komertzianteen Bilgunean.

Larunbatean zabalduko dituzte EAEn eremu gorrian ez dauden tabernak

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Xabier Aldalur Dendartean Gipuzkoako Komertzianteen Bilguneko ordezkariak nabarmendu du ordutegien mugak «hainbat eragozpen» ekarriko dituela eremu batzuetan, baina edozein kasutan, terrazak eta establezimenduen barrualdeak irekitzea «aurrerapausua« dela. 

Egoera epidemiologikoa hobea dela ikusirik, eta lehentasuna osasun izanik, erabakiak «zentzudunak» direla uste dute. Zabalik mantentzea egoeraren araberakoa izango dela badakite, ordea, eta euren partetik horrela izan dadin ahalegin guztiak egingo dituztela esan du Aldalurrek.