IRRATIA

Jim Carrey, Beyoncé eta Karlos Argiñano Bigarren Kafean

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Unai Elordi doktoretza gauzatzen ari da EHUn, Adimen Artifizialeko Sare Neuronalen Optmizazioan. 11 urte daramatza Vicomtech-en lanean, eta tartean Konputazio Ingeniaritza eta sistema adimentsuak unibertsitate masterra ikasi zuen. 

Garraiobide adimendu eta ingeniertiza departamentuan egiten du lan. Helburua, garraiobide autonomoaren bide horretan, kotxeen erantzunak ematea. Segurtasunari begira, batik bat, ibilgailuaren erabakia azkarra izan dagin. 

Ikertzailea da, finean, zientzia gure eguneroko teknologian aplikatzea helburu duena. Software garatzailea ere bada, inguruko enpresa txiki eta ertainei laguntza emateko. Hainbat hitzaldi eman ditu Gipuzkoa Encounterren, aurpegi ezagutzari buruz bat, eta bestea honi lotuta, sentimenduen analisiei dagokiona. 

Euskal Encounterren erte aritu da, Covid-aren hedapena ekiditeko inteligentzia artifizialaren erabilera aztertzen. Musukoaren erabilera detektatzeko sistema adimenduak, pilaketak somatzeko sistema automatikoak, distantzia soziala kalkulatzen duten algoritmoak… Eta honek guztiak beldur eta guzti eman digu, baina pedagogiatik guztia ulertarazten saiatu da Bigarren Kafean. 

Eta hori gutxi balitz, beste pertsona batzuetan bilakatu gaitu aurpegi suplantazioaren bitartez.