IRRATIA

Durangoko Azoka ate joka dugula osatu dugu aste honetako ‘Badok’ tartea

Lanez lepo dabiltza Jon Eskisabel eta enparauak ‘Badok‘ atarian azken asteotan. Izan ere nabarmena da Durangoko Azokaren eragina, nahiz eta aurten bestelako azoka izango dugun, eta talde asko beren lanak kaleratzen dabil garaiz iristeko.

N2ogu kolektiboak bi kantuz osatutako binilioa kaleratu du.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Urte aldrebesa izan den arren guztiontzat, emankorra ere izan da Euskal Herriko musikarentzat. Euskaraz egiten dena jasotzen dute txukun-txukun ‘Badok’ atarian eta azken asteetan bertan izan dutenaren lagin bat ekarri digu Jon Eskisabelek, atariko arduradunak.

«Bazirudien akaso ezetz baina azkenean artista asko animatu da beren lanak 2020ko abendurako kaleratzen, Durangoko Azokarako alegia», kontatu digu Eskisabelek. Hartara, hiru proposamen desberdin luzatu dizkigu aste honetarako:

– Rafa Rueda - Zerua bakarrik da

– Paco - Kuskua

– N2ogu - Salam