IRRATIA

1. atala: Nork hil du Meliton Manzanas?

1968an hil zuen ETAk Meliton Manzanas, Burgosko auziari bide emango dion gertakarietako bat. 1970eko abenduaren 3an hasi zen Euskal Herriaren gertuko historian mugarria jarriko zuen auzia. 

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


1970eko abenduaren 3an Burgosko auzitegi militar batean epaitu zituzten 16 euskal herritar. ETAren inguruan loratzen ari zen borroka ito nahi zuen frankismoak, baina ezustean belaunaldi horren pizgarri izan zen.

Lau ataleko podcast honetan garaiko testigantzak, soinuak eta bizipenak jaso ditu NAIZ Irratiak.

Lehen atalean Euskal Herriaren gertuko historia markatuko zuten bi gertakari, Txabi Etxebarrieta eta Meliton Manzanasen heriotzak. Azken hau izango zen Burgosko epaiketaren abiapuntua.