IRRATIA

Moxal | Arrebetxe

Musika Pilula - Hannot Mitegia

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


'Arrebetxe' da Hannot Mintegiaren bigarren lana. Konfinamendu garaian egin du bere kabuz, oinarritzat 50. Hamarkadako Sovereign gitarra bat hartuta. Aurreko aldiekin alderatuta, prozesua beraz oso ezberdina izan da. Arrebetxek badu giro enigmatiko eta ilun bat, baina era berean gertuko, organiko eta natural sentitzen da. Instintoak izan du zerikusirik emaitza honetan.

Hannot Mintegia gernikarraren proiektua da 'Moxal'. Audience taldearekin ziklo bat amaitu ostean, sorkuntzaren inguruan jarraitu eta bere bakarkako bidea hasi zuen. Bakarkakoa, baina aldi berean oso irekia.

Bi disko horietako lehenengoa, Zaldikatu, pasa den urtean kaleratu zuen. Kolaborazio interesgarriz betetako lana izan zen hura, eragin ezberdin asko biltzen zituena. 'Arrebetxe'  bigarren lana da.