IRRATIA

Mila Salterain, idazlea: «Historia jende arruntak egiten du»

'Sasiola' eleberri historikoa argitaratu du Mila Salterainek Alberdania argitaletxearen eskutik. Bertan, XVII. mendean Durangaldean martxan izan zen dirua faltsutzeko trama baten berri ematen digu idazle durangarrak.

Mila Salterain

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


19 urte baino ez ditu Manuela Menak, eta deserriratua eta isun bat ordaintzera derrigortua izan da. Bera da Mila Saltearinen “Sasiola” eleberriko protagonista. Eleberrian XVII. mendean Durangaldean dirua faltsutzen 12 urtez aritu zen jende talde baten gorabeherak azaltzen ditu Salterainek. Benetan gertatutako gertakari batetik abiatzen da Mila Salterainen eleberria, eta dokumentazio lanak garrantzi handia izan du. Ikerketa lan horrek ere badu liburuan bere islada, izan ere, eleberriaren amaieran, jasotako dokumenatzioa zehazten du idazleak. Garaiko giroa ahalik eta modurik fidelenean isladatzeko ahalegina egin du idazle durangarrak, egia eta fikzioaren arteko uztartze bat Manuela Mena protagonistaren bidaiak ardatz hartuta. Eta batik bat, garaiko pertsona xumeen erretratua egin nahi izan du, izan ere, Mila Salterainen iritziz historia liburuek bestelakorik jasotzen badute ere «benetako historia, jende arruntak egiten du: jende arrunta da gerretara bidaltzen dena, jende arrunta zergak ordaintzen dituena, jende arrunta da benetako historia eraikitzen duena».