IRRATIA

Ezpalak | Hegan edo Hilik

ezpalak -Musika Pilula

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Duela urte eta erdi kaleratu zuen 'Ezpalak' taldeak bere lehen lana. 90. hamarkada ekarri ziguten gogora disko hartako gitarra eta melodiek. Berehala hasi ziren kontzertuak eskeintzen eta musikari bezala elkar ezagutzen. Prozesu horren emaitza da laster kaleratuko duten bigarren lana. Taldearen sorrera eta ibilbidea azaldu digu Eñaut Gaztañaga gitara-jole eta ekoizleak.

'Itzala' izan zen lehenengo, gero 'Tristura' eta orain 'Hegan edo Hilik' . Azken hau, lan berriaren hirugarren aurrerapena, kaleratu berri dute. Gaur egungo egoera zailak diskoaren argitalpena atzeratzera eraman ditu. Hala ere, ordurarte kantu solteak botatzen jarraituko dute, bakoitzari bere momentua eskeini nahian.