IRRATIA

Askoa Etxebarrieta: «Bertsolaritza eta flamenkoa oso antzekoak dira, biak baitira herrikoiak»

Askoa Etxebarrieta gasteizatarra flamenko dantzaria da. Bigarren Kafearen estudiora gerturatu da flamenkoaren indar gorria gurekin partekatzeko. 

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Askoa Etxebarrieta gasteiztarra flamenko dantzaria da eta orain 'Gorria' ikuskizuna ari da taularatzen Miren Amuriza bertsolariarekin batera. Bi kulturen sentimenduetan sakontzen du 'Gorria' ikuskizunak. Bi disziplina ezberdin, bertso eta dantza, bi emakumeren ahots eta gorputza, artea eta bizitza bi disziplina artistiko ezberdinetatik ikusten dutenak.

2008 urtean bere flamenko koadroa sortu zuen La pulga eta konpainia deiturikoa, eta ordutik  ikuskizun ezberdinak sortu ditu. Hauetako batean txalaparta izan zuen bidaikide, hain zuzen ere, 'Berriketan'  lanean. 2018an 'Fuego' lana sortu zuen Gasteizko musika bandarekin batera eta urte berean 'Voces al viento' lana, hondarrean egindako animazioarekin nahasten dena.