IRRATIA

Txertoen eraginkortasunaren inguruko zalantzak eta merkaturatze bidea

Asteartero bezala Izortze Santin eta Koldo Garciarekin aztertu ditugu koronabirusaren inguruan zientzia mundutik sortu diren albisteak. Txertoaren inguruko berritasunak dira aste honetan ere albiste.

Covidari aurre egiteko txerto baten irudia. (NATALIA KOLESNIKOVA / AFP)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Txertoen inguruko azken albistea Oxford eta AstraZenecaren ingurutik iritsi da, %70,4ko eraginkortasuna iragarri dute. Zer adierazten dute eraginkortasun tasa horiek? Aurreko asteetako zalantza berbera jarri dute mahai gainean Izortze Santin eta Koldo Garciak, «prentsa-ohar bat da» dugun bakarra, oraingoz. 

Espainiako Gobernuak iragarri duen txertatze egutegia eta txertoek herritarron eskura iritsi arte egin ohi duten bidea ere izan ditugu hizpide astearteroko solasaldi zientifikoan.