IRRATIA

Dena | Ezer Sentitzeko

Dena Musika Pilula

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Proposamen indartsua Ondarru aldetik iritsi zaiguna. 'Dena' taldeak 'Ezer sentitzeko' kaleratu berri du. Hirukotearen lehen diskoa da, hiru urte inguruko lanaren emaitza. Diskoan distortsioa, gordintasuna eta amorrua dira nagusi. Riff eta erritmo astunak zein azkarrak uztartzen dituzte, betiere ikuspegi kritiko batekin. Taldekideen gaztetasunak bat baino gehiago harritu du. Belanauldi berrietan ere rockak bizirik jarraitzen duela frogatu dute, naiz eta sarritan gazteak beste estilo batzuekin lotzen diren.