Setien, Erkizia, Grande Days | Mirande
Elena Setién, 'Grande Days' eta Xabier Erkiziaren elkarlanaren emaitza da 'Mirande' diskoa.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Jagoba Salvador
Elena Setién, 'Grande Days' eta Xabier Erkiziaren elkarlanaren emaitza da 'Mirande' diskoa. Jon Mirande olerkariaren hainbat testutan oinarritu dira 'Forbidden Colours' zigiluak argitaratutako lan honi forma emateko. Xabier Erkizia ekoizleak azaldu dizkigu proiektuaren nondik norakoak.
Jon Miranderen testuak, askotan, deserosotzat hartuak izan dira eta musikatutako testuen hautaketa nola egin duten azaldu digu Erkiziak. Olerkiak musikatzea prozesu konplexua izan daiteke, baina oso aberasgarria aldi berean eta bide horretan, sortzaile bakoitzak rol ezberdina jokatu du.