IRRATIA

«Ez da hasiera batean nahi genuen aurkaria, baina gustura gaude»

Anaitasunak Getafe izango du aurkari Espainiako Kopako lehen kanporaketan. Azkoitiak, abenduaren 16an hartuko ditu madrildarrak Txerloian eta partida gogorra aurreikusten da. NAIZ irratian izan dugu Xabi Soraluze Anaitasunako jokalaria, eta nahiz eta ez zen hasiera batean nahi zuten aurkaria, «egokitutakoarekin gustura» daudela azaldu du.

Anaitasunak Getaferen aurka jokatuko du Kopako lehen kanporaketan. (ANAITASUNA Twitter)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Abenduaren 16an jokatuko dira Espainiako Kopako lehen kanporaketako partidak. Astelehen honetan egin da zozketa Sevillan, eta bertan zen Anaitasuna, beste euskal talderen artean. Bada, azkoitiarrak Getaferen aurka jokatuko dute Kopako lehen kanporaketa Txerloian. Gurean izan dugu Xabi Soraluze Anaitasunako jokalaria eta azaldu du, nahiz eta ez zen hasiera batean nahi zuten aurkaria, «gustura» daudela egokitutakoarekin.

Partida gogorra aurreikusten da, baina Soraluzek garrantzia kendu nahi izan die honen inguruan egin diren adierazpenei. «Partida gogorra izango da noski, baina kontextutik atera gabe», dio Anaitasunako jokalariak.

Bestetik, Getaferen aurkako partidarako hilabete geratzen den honetan, ligan zentratu beharra dute azkoitiarrek asteburu honetatik hasita. Partida garrantzitsua dute Lagun Onak sailkapeneko azken sailkatuaren aurka.