Asier Enbil: «Gure sustraietara itzuliko gara diska berriarekin»
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
1997an sortu zen Asgarth taldea, Donostiako Añorga auzoan. Euskarazko Heavy Metalaren bigarren loraldian arrakasta handiena lortu zuen taldea da, lehen loraldiko Su ta Gar eta Ehun Kilo bezalako taldeen ondoren. Metalzaleen erreferente den talde honek lau disko atera ditu, 1999ko 'Jainkoen egoitza', 2000ko 'Urtean etorkizunaren sustraia', 'III' 2002an eta 'Garrasia' 2005ean. Azkeneko diska hori atera eta bi urtera, 2007an, hamar urteko ibilbidea amaitu zuen Asgarthek.
13 urte igaro dira ordutik eta Asgarth bueltan da. Abesti berriak sortzen ari dira burubelarri eta 2020ean kontzertuak emateko asmoa zuten arren, datorren urtera arte itxaron beharko dugu.
Bigarren Kafean Asier Enbil taldeko abeslariarekin hitz egiteko aukera izan dugu eta diska berriari buruzko sekretuak kontatu dizkigu.