IRRATIA

Pfizer-en txertoaren letra txikia

Biontech eta Pfizer enpresek garatzen ari diren txertoak %90eko eraginkortasuna duela iragarri zuten atzo, itxuraz oso albiste ona den honen letra txikia aztertu dugu Izortze Santin eta Koldo Garciarekin. 

Txertoaren emaitzak izan baino lehen harrapatzeko saiakera dagoela dirudi. (TIMOTHY A. CLARY / AFP)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Txertoaren 3. fasearen lehen analisi batek %90eko eraginkortasuna erakutsi duela azaldu zuten Biontech eta Pfizer etxeek, «urrats izugarria da gizateriarentzat», azken honetako kontseilari-ordezkariaren arabera. Europar Batzordeak 300 milioi dosi erosteko hitzarmena iragarri du eta Espainiako Gobernuak maiatzerako 10 milioi dosi emateko moduan izango direla... 

Ez ote doaz iragarpenak zientziaren aurretik? Astero Izortze Santin eta Koldo Garciarekin egiten dugun solasaldian aztertu dugu gaia, iragarpenaren letra txikian sartu dira biak, agintariak egiten ari diren iragarpenak egiteko azkarregi dela nabarmenduz. 

Oraindik bide luzea du txertoak, atzo iragarritako emaitza onek ere erpin asko dituztelako.