Langileen borroka pantaila handira eraman du Olatz Ovejerok
Olatz Ovejeroren lehen lana da 'A cambio de tu vida' dokumental formatuan egindako film laburra. Bertan estazio petrokimiko batetako langileen borroka kontatzen du zuzendari nafarrak.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Olatz Ovejero nafarrak zuzendutako 'A cambio de tu vida' film laburra azaroaren 14an, larunbata, estreinatuko da ZINEBIn, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian.' A cambio de tu vida' dokumentalak sektore petrokimikoko langile talde baten istorioa kontatzen du, Europako hegoaldeko bigarren estazio petrokimiko handienean leherketa hilgarriaren ostean, mobilizatzera behartuta ikusten diren langileen inguruan. Langile talde hau bere ahotsa eta norberaren autonomia aurkitzen saiatuko da, eskubideak eta segurtasuna lortzeko zailtasunak izan arren.
Kultur tartean izan da Olatz Ovejero, eta bertan azaldu dizkigu dokumental honen nondik norakoak.