Isabel Cadenas: «Iraganeko isiltasunak gure artean daude gaur egun»
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Gaur isiltasunari eman diogu soinua 'Bigarren Kafea' saioan Isabel Cadenas Cañon (Basauri, 1982) idazlearekin. 'De eso no se habla' podcast-aren sortzaile eta zuzendari da Cadenas;Ondas sarietan aipamen berezia jaso berri du 'De eso no se habla' podcast-aren 'Preguntan por ti' atalarengatik.
Fikzio narratiboko podcast bat, kronika, saiakera eta dokumentalaren arteko erdibidean dagoena, eta isilune pertsonalen eta isilune kolektiboen arteko puntuak lotzen saiatzen dena.
Isiltasunak baitira bizitzako argi-ilunak, edertasuna eta egia bertan aurki dezakegulako gehienetan, isiltasunaren siluetara besarkatuta geldituko ginatekeelako sarritan, isiltasunak biluzten gaituelako beste edozerk edo edonork baino gehiago. Isiltasunak infinituak direlako gure hutsuneak diren bezala.