Zein eragin du eguraldiak gure gorputzean?
Iker Ibarluzea meteorologoarekin eguraldiak gizakion gorputzean duen eragina aztertu dugu. Ba al zenekien neguan hobeto deskantsatzen dugula udazkenean baino? Edota, alergiak ez direla soilik udaberrian ematen?
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Asier ERRASTI
Iker Ibarluzea NAIZ irratiko meteorologoa izan da beste behin ASTEBURUKO HARIAn. Gaurkoan eguraldiak eta kilmatologiak gizakion gorputzean duen eragina zein den azaldu digu. Urtaro konkretuetan depresio faseak igarotzen ditugula kontatu digu Ibarluzeak. Baita, eguraldi eguzkitsuak alaitasunarekin duen lotura zientifikoa zein den ere. Gainera, urteko garai konkretu batzuetan izaten ditugun buruko minak presio altuekin eta baxuekin zerikusia zuzena dutela ere ikasi dugu, besteak beste.