Eraginkorrak dira EAEn ezarritako neurriak? Zalantzak zientzialarien artean
Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako ezarri dituen neurriak aztertu ditugu Izortze Santin eta Koldo Garcia zientzialariekin. Eraginkortasunaz galdetuta «zalantza handiak ditut», dio Santinek, «ni zur eta lur geratu nintzen», Garciak.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Alarma egoeraren baitan neurri berriak ezarri ditu Lakuako gobernuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Nagusia, ezingo dugula norbere udalerritik irten. Eraginkorrak izango dira? «Zalantza asko» dituela dio Izortze Santin EHUko irakasle eta ikerlariak, neurriekin «zur eta lur» geratu zela Koldo Garcia genetikan doktoreak, «normala da jendea haserre egotea».
Neurriak berandu datozela uste dute, pandemia deskontrolatua dagoela eta ez dela erraza izango norabide honetan jarraitu ezkero honi neurria hartzea. Balizko txertoa iristerako luze joko du oraindik.