Munduko txoko sakonenetara bidaia
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Josu Iztuetak munduko txoko guztiak ezagutzen ditu. Agian horregatik, zaila egiten zaio irratian kontatzeko bidaia bakarra aukeratzea. Zorionez, hiru astez behin etortzen da eta bere hitzekin bidaietan murgiltzeko aukera eskaintzen digu Bigarren Kafean.
Aste honetan, munduko leku sakonenetara egindako bidaiak kontatu dizkigu. Ander Izagirreren 'Los sotanos del mundo' liburuan azaltzen den bezala: «Munduko zortzimilakoekiko eta gailurrekiko sukar betean, Josu Iztueta bidaiari gipuzkoarrak espedizionario talde bat osatu zuen Lurreko sakonune geografikoak bederatzi hilabetez arakatzeko»
Iztueta eta kideak hainbat lekutan ibili ziren: Heriotzaren Haranean, Ipar Amerikan; Eyre aintziran, Australian; Ikatzaren Aintziran, Hego Amerikan; Caspio itsasoan, Europan; Itsaso Hilan, Asian; eta Assal lakuan, Afrikan.