IRRATIA

'Zomorro- mozorro', Estibaliz Agirreren erakusta ezagutu dugu

Gasteizko ARTgia sorgunean ikusgai da Estibaliz Agirreren 'Zomorro-mozorro' erakusketa. Kultur tartean izan da artista gasteiztarra erakusketa honen abiapuntua eta bilakaera azaltzen.

Estibaliz Agirre

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


'Zomorro-mozorro' jarri dio izen Estibaliz Agirrek Gasteizko ARTgia sorgunean ikusgai jarri duen erakusketari. Hitz-joku soil bat baino zerbait gehiago da, izan ere izenburua bera eta erakusketako bere lanak pandemia garaian, artistak naturarekiko garatutako harreman kontraesankorren islada dira. erakusketa aurkezteko estibaliz Agirrek idatzitako hitzak, oso esanguratsuak dira horri dagokionez:

«Udazkenarekin batera mundu berri bat heldu zaigu. Hartzak ez bezala, udaberria kobazulo barruan eman ostean, burua gizarte berritu bat ikusteko atera dugu. Gure gain erabateko kontrola izatetik, orain deskonexio uneak hobesten ditugu, naturarekiko loturak sendotzeko grinatsu eta aske sentitzen gara.

Natura gure zaintzaile bezala ikusten dugu, aitzakirik gabe besarkatzen gaituen ama, argitasun eta patxadaz pentsatzeko gure gune kuttuna. Bere koloreen, soinuen eta usain freskoen maitale sutsuak baikara orain.

Obra honen bitartez, gure inguruarekiko sortu ditugun lotura berri horien egiazkotasuna zalantzan jarriko da. Benetako askatasuna daukagulakoan, geure kaiolaren barruan geratu gara, armiarma sare erraldoi batean geratu diren zomorroen antzera.»

Kultur tartean artista eta bere obra gertuagotik ezagutzeko aukera ederra izan dugu.