IRRATIA

Euskal Herria josten duten bidezidorretan barrena

Euskal Herriak ba ote ditu elkar kohesionatzen duten bideak? Galdera horri erantzun nahian, bada denbora bat, ikerketa abiatu zuen Udalbiltzak. Aspaldiko da galdera, 2019ko urrikoa eta erantzunak duela gutxi eman dituzte argitara Udalbiltzak eta Aztikerrek, ikerketa gauzatu duen Soziologia Ikerguneak. Eurekin hitz egin dugu Naiz Irratian.

'Euskal Herriaren kohesiorako bideak' azterlana aurkeztu du Udalbiltzak

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Ikerketa sakon baten lehen fasea da Udalbiltzak aurkeztu duena. Gure herria elkar josten duten elkarte eta ekimenen azterketa egin dute, Jabi Asurmendi Udalbiltzako lehendakariak Informazioaren Harian kontatu duenez; helburua, noski, etorkizunean euskal naziotasunean sakontzea da. 

Asurmendik berak, eta Aztikerreko Enara Eizagirrek azaldu dituzte egindako lanaren zehaztasunak.