IRRATIA

Bideoklip eta kantu berria atera ditu 'Ezpalak' taldeak

MusikHaria saioan aurreratu dute 12:00etan kaleratu duten bideokliparen kantua: 'Tristura'. Eñaut Gaztañaga izan da Naiz Irratiko uhinetan horren berri ematen.

Ezpalak taldeak udan grabatu du bere disko berria.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Urte bukaeran argia ikusi behar zuen 'Ezpalak' taldearen bigarren lanak, 'Kolpatu Topatu' izenekoak, baina, egoerak hala eskatu die eta otsailera arte atzeratuko dute kaleratzea.

Dena dela «beste hiru kantu etorriko dira diskoa kaleratu aurretik», Eñaut Gaztañagak kontatu digunez. Asteburuan bi kontzertu emango ditu Urola Erdiko taldeak, larunbatean Azpeitian izango dira eta, igandean, Hondarribian. Lehenengorako sarrerarik ez da geratzen ordea.

'Itzala' kantua aurreratu zuten lehendabizi eta harrera oso ona izan du. Bigarren hau «punkiagoa» dela dio Gaztañagak. Hor daukazue bideoklipa, gozatu.