2020 URR. 19 - 18:02h Esther Otxoa: «Beldurra galdu behar diogu minbiziari buruz hitz egiteari» Esther Otxoa AECC Gipuzkoa Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen. Bigarren Kafea Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur, eta Bigarren Kafean minbiziari buruz hausnartzeko aukera izan dugu Esther Otxoa argazkilariarekin. Berea da 'Basoa nire baitan' izeneko erakusketa, autoerretratuak eta basoko elemetuen argazkiak konbinatuz, bularreko minbiziaren diagnostikoaren osteko ibilbide emozional eta fisikoa aurkeztu du artista errenteriarrak. Argazkiak egiteko begirada berezia du errenteriarrak, intuiziotik eta ez teknikatik, berezkotasunetik eta ez egituratik… abstrakzioa, koloreak, leuntasuna, indarra, mugimendua eta gelditasuna islatzen saiatzen da bere argazkietan. Eta lortzen du.