IRRATIA

Pozari eutsiz, badaezpada ere

Trenez, Parisetik bueltan zetorrela jakin du Aitor Arregik 'La trinchera infinita' berak eta Jon Garañok zuzendutako lana, Espainiako Zinema Akademiako hautagaien artean dagoela Oscar saietara aurkezteko. Pozez hartu dute albistea, baina sentimendu gozoei ere neurria hartzen saiatu dira, badakitelako lehendik ere bide honetan aurrera egitea nekeza dela.

‘La trinchera infinita’-ko zuzendariak, Jon Garaño, Josemari Goenaga eta Aitor Arregi. (Jon URBE / FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Bazekiten eguerdiko hamabietan emango zirela jakitera Espainiako Zine Akademiak Oscar sarietarako hiru hautagaien izenak. Urduri ekin zioten bidaiari, telefonoari erne. Bazuten esperantza, oscarretarako bidean lehen urrats hau ematekoa. Behin albistea jasota ordea, pozarekin batera etorri da neurritasuna: azaroaren 3an baieztatuko da azkenean hiru hautagaietatik zeinek egingo duen aurrera, eta hortik aurrerako bidea, «Hori beste unibertso bateko kontua da» dio Arregik, Atzerriko Pelikula Onenaren Oscar sarirako hautagai ofizial izateko bideari erreferentzia eginez.

Beste bi hautagaiak, 'El Hoyo' eta 'O que arde' lehiakide finak direla esan digu zinemagile oñatiarrak, eta biak ikusi ditu eta biak ditu gustuko bakoitza bere erregistroan. Azaroaren 3an argituko dira zalantzak.