IRRATIA

Fatimetu Zenan: «Errefuxiatu kanpamentu batean jaiotzen zarenean, ezin dituzu ahaztu zure jatorria, borroka eta identitatea»

Fatimetu Zenan

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Fatimetu Zenan (Saharako errefuxiatuen kanpamentua, 1999) Saharar errefuxiatuen kanpamenduetan jaio bazen ere, haurra zela iritsi zen Euskal Herrira. Saharako Gazteria Aktiboa elkartearen sortzaileetako bat da. Bertan, sahararrak, euskaldunak, katalanak eta Espainiako komunitate ezberdinetako jendeak parte hartzen du identitatea berreskuratzeko borrokan. Orain, kezka nagusi bat dute: koronabirusa. 

Bigarren Kafean Fatimetuk Saharako errefuxiatuen kanpamenduko egoera kontatu digu, koronabirusari aurre egiteko martxan jarri duten materialen bilketa azaldu digu eta, batez ere, Saharako kanpamentuetara hurbildu gaitu.