Tenpora: «Soinu bilaketa batean gabiltza eta disko honetan badago zainteka berezi bat zentzu horretan»
Tenpora taldeak jarrio dio doinua arratsaldeari Bigarren Kafean, beraien hirugarren lana aurkeztera etorri dira 'Berriro asma nazazu'.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Tenpora taldeak egin digu bisita Bigarren Kafea saioan. Lan berria dute esku artean, hirugarrena.
Esperientziadun musikariak osatzen dute proiektua: Juantxo Zeberio Etxetxipia teklatuetan, Elene Arandia ahotsean, Itsaso Etxebeste baxuan, Hasier Oleaga baterian eta Beñat Barandiaran gitarran. 2015ean 'Mundu Berria' izeneko lan luzea kaleratu zuten, eta haren atzetik etorri zen 'Itzulika' LPa. Single moduan kaleratu zuten 'Denborak badaki' kantua eta orain bai, kalean da Tenporaren lan berria: Berriro asma nazazu. Diskoa aurkeztu eta hiru kanta abestu dizkigute.