IRRATIA

Euskaraldia: belarriak prest, ahoak bizi-bizi

Badator Euskaraldiaren bigarren edizioa. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean ospatuko da aurten, eta dagoeneko martxan da izen-emate epea. Arrate Illarok, ekimenaren koordinatzaile orokorrak eman dizkigu aurtengo edizioaren xehetasunak, eta gertutik ezagutu ditugu antolaketa lanak Gasteizko eta Bergarako kide banaren eskutik. 

Euskaraldiaren bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko da

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Ariketa sozial honek bi rol nagusi izingo ditu aurtengoan ere: 'Ahobizi' eta 'Belarriprest'; baina, maila indibidualean ez ezik, maila kolektiboan ere hartu ahal izango da parte, 'Ariguneak' sortu baitituzte: uneoro euskaraz aritzeko bermeak emango dituen guneak izango dira. 

Arrate Illarok eman dizkigu aurtengo edizioaren zehaztasunak; eta Josuk Gasteiztik, eta Asierrek Bergaratik, ekimenaren antolaketan nola diharduten kontatu digute.