IRRATIA

Lepora, Fontaines DC eta Ezpalak Izkander Fernandezen bigarren uztan

Hiru proposamen berri ekarri ditu Izkander Fernandezek aste honetako bere txokora. Guztiak berriak diren arren, garai bateko erreferentziak ere gogora ekarri ditu Fernandezek.

Ezpalak taldeak udan grabatu du bere disko berria.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Gitarrak maite dituela esan zigun Izkander Fernandezek bere lehen bisitan, baina ez zituen gitarra indartsuko kantuak ekarri orduan. Aste honetan, ordea, bestelakoa da guztiz kontua. Doinu indartsuak eta mardulak ekarri ditu Lemoako musika kritikoak: Lepora, Ezpalak eta Fontaines DC taldeen kantu berrienak.