Odei Jainagak Espainiako xabalina errekorra hautsi du
Odei Jainagak Espainiako xabalina errekorra hautsi du: 84,10 metro. Eibartarrak, marka berria ezarri du Madrilen, Vallehermoso futbol zelaian jokatu zen Urrezko LaLigaSports Kopan. NAIZ irratian izan da Realeko xabalina jaurtitzailea eta pozik agertu da lortutako markarekin.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Ion GARATE
Espainiako xabalina errekor berria ezarri du Odei Jainagak 84,10 metroko jaurtiketarekin. Eibartarrak berak zuen ezarria Espainiako xabalina errekorra orain arte, eta bere marka hobetu du orain. Abuztuaren 22an 81,90 metroko jaurtiketa egin zuen, eta oraingoan 84,10, errekorra ia bi metro eta erdiz hobetuta. Naiz Irratian izan dugu eta esan du «egin ahal zuela, baina ez zuela espero».