IRRATIA

«Presoak dauden bitartean ez da bakerik lortuko Euskal Herrian»

Igor Gonzalez Sola kartzelan hil eta zortzi egunera Sortuk 'Haserre Gaua' mobilizazioa antolatu du Bilbon salbuespenezko espetxe politikaren biktimak gogoratu eta arduradunak seinalatzeko. Gotzon Elizburu Sortuko kontseilu nazionaleko kideak eman dizkigu protestaren inguruko xehetasunak.

Gobernuaren egoitzan bertan ikusarazi dituzte aldarriak. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Salbuespenezko espetxe politikaren biktima izan diren 49 euskal herritarren aurpegiak Espainiako Gobernuak Bilbon duen Ordezkariordetzaren inguruan pasa dute gaua, Pedro Sanchezen Gobernuari krudeltasun horrekin berehala amai dezala eskatzeko.

Mobilizazioaren nondik norakoak lehen eskutik jasotzeko, gurekin izan da Asteburuko Haria saioan Gotzon Elizburu Sortuko kontseilu nazionaleko kidea.