IRRATIA

[16] Ura Wall Streetera, eta zer da hurrengoa?

[16. saioa]

Bolsa

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Zenbaitek 2020 urte distopikoa izan zela diote. Gainerako kontuak Covid-19ren itzalak zokoratu zituen arren, ez ziren gutxi izan eskuak burura eramateko adinako notiziak. Urtea hondarretan zela jakin genuen, esaterako, Ura Wall Streeten kotizatzen hasi zela. Gaiaren gaineko gogoeta egitera etorri zaigu Josu Larrinaga EKOPOLeko ikerlaria.

Mondragon unibertsitateko industria prozesuetako ekoteknologia gradua ezagutzeko parada izan dugu.  Senegalgo (Ndank Ndank) Ndank-Ndank elkartearekin koordinatuta, plastikoa birziklatzeko makina bat garatzen ari dira eta prozesuaz hitz egiteko bildu ditugu Angel Gallo Mondragon unibertsitateko irakaslea eta Eli Dominguez Ndank-Ndank elkarteko kidea.