IRRATIA

«Sentimenduak libre azaltzeko gune ofiziala» izendatu dute 'Dena Irailerako' saioa

Romain Gary idazleak idatzi zuen: «Izugarria da sentimendu hitza sentimentalismoarekin lotzen den garai batean bizitzea. Iritsiko da eguna, ordea, afektibitatea sentimendurik handientzat joko duguna».

Udako gosariak borobiltzeko, 'Dena Irailerako' saioa.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Berak frantsesez idatzi zuen,noski. Bada, irratsaio honetan erabat ados gaudenez adierazpen horrekin, erabaki dugu tarte hau ofizialki 'sentimenduak libreki azaltzeko gune' deklaratzea. Asmo hori babesteko, Nerea Arriolak bizitzen ari garen munduaren bere ikuspegi partikularra eskainiko digu. Sentimenduak azaltzeko garaian, musikak, beste ezerk baino hobeto, laguntzen digu. Gurean, nola ez, Urko Rodriguezek eta Kimok ekarriko digute efe-eme-rideak atalean musika eta, bukatzeko, beste norbaiten sentimendu eta emozioak gorpuzten ohituta dagoen gonbidatua izango dugu: Jon Plazaola aktorea. Ongi etorri, hortaz, irratiko 'sentimenduak libreki azaltzeko lehen gune' ofizialera.