IRRATIA

Bero-boladak

Beroa izan da aste honetan ahoz-aho ibili dugun gaietariko bat. Iker Ibarluzeak, bero boladak zer diren argitu digu, zein baldintza bete behar diren bero-bolada batean gaudela baieztatzeko.

Calor.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Etenik gabeko beroa, bero handia, goiz eta gau atsedenik gabe, gutxienez hiru egunez jarraian izaten badugu baieztatu dezakegu bero-bolada bat dugula gurean. Iker Ibarluzeak azaldu dizkigu, muturreko gertakari meteorologiko hau emateko zein baldintza bete behar diren, eta baita ohikoan bero-bolada hauen amaiera nolakoa izan ohi den ere: ekaitza, ekaitz gogorra.

Bero-golpea eta bero-boladaren arteko ezberdintasuna iraupenean datzala ere azaldu digu Ibarluzeak, eta gurean, Euskal Herrian, inoiz erregistraturiko bero-boladarik luzeena noiz izan zen ere kontatu digu,  2003ko udan hain zuzen ere.